DOMUS Ikuspegia:
Ulertu, lagundu ahal izateko.
Domus hitzak etxea esan nahi du.
Zaintza, ulermena eta segurtasuna dauden lekua.
Domus ikuspegiaren oinarria animaliak sakonki ulertzea eta haien izaerarekiko errespetutik heztea da. Lan hau animalien ikaskuntzaren eta portaeraren psikologiaren ezagutzan oinarritzen da, bai hezkuntza arloan, bai arlo terapeutikoan.
Ez ditugu jokabideak bakarrik lantzen, zure animaliarekin eraikitzen duzun harremana ere lantzen dugu. Hor definitzen da elkarbizitzaren kalitatea eta egunerokotasunaren oreka. Lana komunikazio argi baten, presentzia lasai baten eta erreferente seguru, egonkor eta koherente bihurtzeko gaitasunaren gainean eraikitzen da.
Helburua jokabide bakoitzaren atzean zer dagoen ulertzea da eta irizpidez jokatzea, sustraiaren gainean lan eginez eta benetako ikaskuntza bultzatuz. Ikasketa horrek denboran irauten du eta animaliaren ongizatea hobetzen du.
Fokua ez dago zure animaliarengan bakarrik, baita zuregan ere: zure gidatzeko moduan, bere hizkuntza irakurtzeko moduan eta lotura orekatua eraikitzeko moduan.
Izan ere, heztea ulertzen, gidatzen eta laguntzen jakitea da.
Niri buruz
Kaixo! Eider naiz, eta animalien heziketa eta portaeraren arloan egiten dut lan.
Nire ibilbidea Humanitateen inguruan hasi zen, eta horrek eragina izan du nire harremanak, komunikazioa eta ikasketa prozesuak ulertzeko moduan.
Hamabi urte baino gehiagoko esperientzia dut animalia-hezitzaile gisa, animalien bidezko esku-hartzeetan espezialista naiz eta asistentzia-txakurren instruktore formakuntza dut. Txakurrekin, katuekin (baita beste animalia batzuekin ere) eta pertsonekin hainbat bizikidetza- eta garapen-prozesutan bidelagun izan naiz.
Bide honetan zehar, animaliekin eraikitzen ditugun loturek eragin sakona dutela ikusi ahal izan dut, eta nola, ondo lagunduta, erregulazio, ongizate eta hazkuntza gune ere bihur daitezkeen.
Hortik sortzen da nire lan egiteko modua: ezagutza, esperientzia eta harremanean oinarritutako hezkuntza ulertzeko modu bat integratzen dituen begirada.





.jpg)